Die Datenmodellierung orientiert sich am DTA-Basisformat, ediarum und der CorrespDesc-SIG.
Das auf DTABf-Modellierungsschema wurde für die Zwecke des Projektes angepasst und befindet sich unter
Das Hugo Schuchardt Archiv widmet sich der Aufarbeitung des Gesamtwerks und des Nachlasses von Hugo Schuchardt (1842-1927). Die Onlinepräsentation stellt alle Schriften sowie eine umfangreiche Sekundärbibliografie zur Verfügung. Die Bearbeitung des Nachlasses legt besonderes Augenmerk auf die Erschließung der Korrespondenz, die zu großen Teilen bereits ediert vorliegt, und der Werkmanuskripte.
Rollen-Taxonomie
Datumstaxonomie
Thesaurustaxonomie
urte zoritsu bat opa dautsala, baŕi on auxe gura dautso bere adiskide Azkue bereteŕak.
Euskaltzaindiaren (gure Akademia onen) azken batzaŕean zuri eskini auxe egitea erabagi genduan. "Zure euskerazko ikaspen argitaratu eztiranak geuk geure diruz argitaratu gura geukez. Oretarako len bai len zeuk begiz yo ta autatu eizu imprenta aleman bat eta or asi zaitez len bai len zure paperok elaztatzen (imprimatzen). Liburu ori alemanez egin ta gero erderaz edo beintzat frantzesez argitaratu gura dogu, zeuk onetsiezkero: erderaz egitea bada, neuk biurtuko neuke; frantsesez, Lacombek artuko leuke bere lepoan arazo au. Onezaz zure erantzumen bat gura neuke.
Ganera Euskaltzaindi onek zertxo bi jakin gura leukez zugandik: 1° gure izkera au indartzeko, bat izatea ondo litzake. Batasun onetara zelan eldu ginaikez? a) Gipuzkoako izkera (naiz besteren bat) guretzat artuta, euskalki (dialecto) oŕetan guztiok lan eginez? ala b) bizkaitaŕak bizkaieraz, giputzak gipuzkeraz ta lapurtaŕak Axulaŕen izkelgian lan eginez?
2° ezbaia (zweifel), zuk ondo dakizu i-ren uŕengo n ta l ta s ta z ta
d ta t batzuk ñ l̃ s̃n, l und s (danach auch d und t) mit Tilde, eine graphische Besonderheit, die auch seinem Wörterbuch und anderen Publikationen eigen ist. x artu s̃-ren ordez) d̃, t̃ esaten dabe; beste batzuk ostera n, l, s, z, d, t.
¿Guk zein bide artu bear dogu? ¿Aita ala ait̃a idatzi (izkribatu) bear dogu? Baino ala baiño? izen ala ixen?
Il ala il̃? Isilik ala ixil̃ik? bildur ala bil̃d̃ur?
Labur laburtxo bada bere, erantzun (Alemanez, gurago badozu) eizu ¡aŕen! Euskaltzaindiaren izeneko consulta oni.
Egun onetan Madridko Menendez Pidal, Navarro Tomas eta Americo Castro emen, Bilbon, izan doguz, Linguistica irakastera etoŕiak. Gaur Bartzelonako Antoni Grierak itz egingo dausku. Lau gizon oŕekaz zure izena
saŕi erabili dogu ezpanetan.